MIKROPROZESADOREA
Kaixo! Ongi etorri berriro ere nire blogera!馃槈
Aurreko sarreran aurreratu nuen bezala, gaur mikroprozesadorearen txanda da. Has gaitezen!

Mikroprozesadorea ordenagailuaren garuna dela esan dezakegu. CPU izenez ere ezagutzen da ( Prozesurako unitate zentrala). Oinarrizko plakan txertatuta dago, zokalo izeneko elementu batean. Bere eginkizuna datuak, jaso, analizatu eta bidaltzea da. Honek exekutatzen ditu programak sistema eragiletik, erabiltzailearen aplikazioetaraino. Honetarako hainbat etapa pasatzen ditu:
- PreFetch: Memoria printzipaleko instrukzioen aurre-irakurketa bat exekutatzen du.
- Fetch: Datu guztiak sistematikoki ordenatzen ditu, beharrezkoak diren lanak gauzatu ahal izateko.
- Dekodifikazioa: Jarraibideak dekodifikatzen ditu, honela, modu logikoan bana daiteke informazioa eta zer egin zehazten du.
- Exekuzioa: Beharrezkoa den analisi eta kalkulu prozesua egiten du.
- Idazketa: Emaitzak memoria printzipalera bidali eta erregistratzen ditu.
Mikroprozesadoreak honako atalak ditu:
- Kapsulatua: Prozesadorea babesten du eta zokaloan behar bezala akoplatzen laguntzen du.
- Cache memoria: Memoria oso azkarra. Prozesadoreak erabiltzen du RAM memoria ez erabiltzeko.
- Koprocesadore matematikoa: Operazio matematikoak egiten ditu.
- Erregistroak: Prozesadoreak duen memoria txikia erabilpen zehatz batzuetarako.
- Memoria. Jarraibideak, programak eta datuak gordetzen diren lekua.
- Puertoak: Mikroprozesadorearen komunikazioa beste atalekin.
Baina zer izan behar dugu kontuak mikroprozesadore bat erosterakoan? Huek dira aztertu beharreko ezaugarriak:
- Nukleo koputua: Nukleoak subprozesadoreak direla esan dezakegu.Zenbat eta nukleo gehiago orduan eta errendimendu handiagoa.
- Cache memoria: RAM memoria baino askoz azkarragoa den erreserbako memoria.
- Prozesadore abiadura: Eragiketak egiteko abiadura. Prozegadore batek bataz beste, 3,5GHz abiadura dauka, hau da 50 milioi ziklo segunduko.
Gaur egun famatuenak INTEL eta AMD dira.
Intel core i5
|
intel core i7
| |
NUKLEO
KOPURUA |
4
|
4
|
CACHE MEMORIA
|
6MB
|
8MB
|
PROZESADORE
ABIADURA |
2,4-3,8GHz
|
2,9-4,2GHz
|
AMD:
AMD K5 izan zen AMDren lehen prozesadorea
Hau izan da guztia! Dudarik baduzu iruzkin bat utzi dezakezu! Hurrengo sarreran RAM memoriaren inguruan izango da. Agur!馃槈
SAKATU HEMEN aurreko sarrera ikusteko

Comentarios
Publicar un comentario