Entradas

Mostrando entradas de octubre, 2017

SISTEMA ERAGILEA

Imagen
Kaixo! Ongi etorri sarrerara!馃槈 Gaurko sarrera softwareari eskeiniko diogu eta ez hardwarerari. Zoritxarrez iritsi gara blogaren amaierara, izan ere hau blogaren azken sarrera izango da馃槶 (oooooooh) Lehenengo sarreran, hardwarea eta softwarea azaltzean, softwarea bi ataletan banatzen dela esan genuen, erabilpen softwarea eta oinarrizko softwarea, gogoratzen? Erabilpen softwarea erabiltzailearen araberakoa da eta oinarrizko softwarea aldiz, bere izenak dioen bezala, lanerako oinarrizko tresnak eskeintzen dizkigu. Azken gau sistema eragileak osatzen du. Hau da gaurko sarreraren protagonista. Sistema eragileak ordenagailua piztu bezan laster hau martxan jartzen du. Haren funtzioen artean  hardware osagaiekin lan egiteko modua eskaintzea, artxibu sistema bat eskeintzea, mikroprozesadorearen lan denbora modu egokian banatzea, RAM memoria egoki dabilea ziurtatzea eta ordenagailuak ondo funtziona dezan beharrezkoak diren lanak egitea daude. 3 sistema eragile nagusi dadue merka...

BILTEGIRATZE UNITATEAK

Imagen
Kaixo! Ongi etorri berriro ere blog honetara!馃槈 Orain dela 2 sarrera RAM memoriaren inguruan hitz egin genuen, hau lanerako memoria dela esan genuen, behin ordenagailua itzalita bertan biltegiratutako informazio guztia desagertzen da, hegazkorra baita. Oraingoan hegazkorrak ez diren biltegiratze unitateen inguruan hitz egingo dugu. GOAZEN! Demagun oroimena galtzen duzula, ez zarela gai orain dela minutu batean gertatutakoa gogoratzeko, edo atzo gertatutakoa edo orain dela 5 urteko zerbait. Ez zinen modu egokian bizitzeko gai izango ezta? Ba ordenagailuekin gauza bera gertatzen da. Informazioa biltegiratzeko ahalmena gabe, ez dira oso erabilgarriak. Izan ere, ordenagailua erabiltzen ari garen momentu oro informazioa sortzen da eta hau gorde beharra dago. Biltegiratze unitateetan informazioa gorde daiteke eta nahi den unean bertara jo. Hainbat unitate mota daude: DISKO GOGORRA: Ordenagailu gehienek hau erabiltzen dute informazioa gordetzeko, orokorrean ordenagailuaren kaxare...

PERIFERIKOAK

Imagen
KAIXO!馃槈 Ongi etorri berriro ere nire blogera! Aurreko sarreraren amaieran aurreratu nizuen sarrera hau periferikoen inguruan izango zela, beraz HAS GAITEZEN! Periferikoak, CPUra konektatuta daduen atal fisiko independienteak dira. Ez dira ordenagailu zentralaren parte eta informazio sarrera eta irteera ahalbidetzen dute. Izan ere, periferikoak bi multzo horietan sailkatzen dira, sarrerakoak eta irteerakoak. Sarrerakoak , informazioa bidaltzen dute ordenagailura, noski, gailu hauek ordenagailuari informazioa modu ulergarrian bidali behar diote, beraz digitalizatu egiten du. Hau da 0 eta 1ez osatutako lengoaian. Adibidez, eskaneera, teklatua, sagua, mikrofonoa... Irteerakoak aldiz, aurkakoa egiten dute, erabiltzaileari informazioa bidali, baina oraingoan guretzat ulergarria den modu batean, irudi, zenbaki, audio edo bideo bidez alegia. Pantaila, imprimagailuak, proiektagailuak eta bozgorailuak irteerako periferikoak dira esate baterako. Badira sarrerakoak zein irte...

RAM MEMORIA

Imagen
Kaixo! Ongi etorri nire blogera!馃槈 Gaurko sarreran hardwarearen beste atal baten inguruan hitz egingo dugu: RAM MEMORIA . RAM memoria hegazkorra da, hau da, ordenagailua hitzaltzean bertan gordeta dagoen guztia desagertu egingo da. Informazioa gorde nahi izanez gero, beste biltegiratze unitateetara jo behar dugu. Memoria mota hau lanerako da, ordenagailua momentuan erabiltzen ari den informazio guztia bertan dago. Oinarrizko plaka garuna dela esan genuen, prozesagailua bihotza, ba RAM memoria zirkulazio sistemarekin konpara dezageku. Zenbat eta handiagoa izan RAM memoria, ordenagailuak orduan eta azkarrago funtzionatuko du, izan ere RAM memoria handiagoarekin, disko gogorreko memoria erabiltzeko behar gutxiago dago, diskoko memoria oso motela baita RAMaren aldean. Gaur egungo ordenagailuak 4 edo 8GB izaten dituzte Baina, ba al dago modurik gure ordenagailuaren RAM memoria handitzeko? Bai, gure ordenagailuari RAM memoria gehiago txertatu nahi badiogu erosi egin behar dugu...

MIKROPROZESADOREA

Imagen
Kaixo! Ongi etorri berriro ere nire blogera!馃槈 Aurreko sarreran aurreratu nuen bezala, gaur  mikroprozesadorearen  txanda da. Has gaitezen! Mikroprozesadorea ordenagailuaren garuna dela esan dezakegu. CPU izenez ere ezagutzen da ( Prozesurako unitate zentrala). Oinarrizko plakan txertatuta dago, zokalo izeneko elementu batean. Bere eginkizuna datuak, jaso, analizatu eta bidaltzea da. Honek exekutatzen ditu programak sistema eragiletik, erabiltzailearen aplikazioetaraino. Honetarako hainbat etapa pasatzen ditu: PreFetch:  Memoria printzipaleko instrukzioen aurre-irakurketa bat exekutatzen du. Fetch:  Datu guztiak sistematikoki ordenatzen ditu, beharrezkoak diren lanak gauzatu ahal izateko. Dekodifikazioa:  Jarraibideak dekodifikatzen ditu, honela, modu logikoan bana daiteke informazioa eta zer egin zehazten du. Exekuzioa:  Beharrezkoa den analisi eta kalkulu prozesua egiten du. Idazketa:  Emaitzak memoria printzipalera bidali eta erregis...